Txapela eguna larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mar. 9a, 12:31

Zizurkilgo Txapela egunak XXII. edizioa beteko du aurten. Zizurkildarrak festa giroan elkartu, eta herritar bati omenaldia egitea izaten dira ospakizunaren helburu nagusiak. Aurten, abenduan zendu zen Anjel Usabiaga "Malli" izango da omendua. Herrian oso maitea zen Malli, eta bere senitartekoei jarriko diete txapela, omenaldi gisa. Eguneko egitarauan, gainera, Mallik hain gustuko zuen pilotari ere tartea egingo diote. Jarraian, egitarau osoa: 

XXII. Txapel Eguna

Txapelduna: Anjel Usabiaga,  "Malli" zena

 

Martxoak 14 

 

16:00, Txapeldunen musa zentroan

17:30, Bukalai dantza taldekoen emanaldia

18:30, Pilota partidak zimiterioan

Palaz, Janire San Sebastian-Itsaso Erasunen aurka

Esku pilotan: Iñaki Lizaso-Mikel Irurtzun/Iker Iraola-Beñat Olazabal

Ondoren, Txapeldunen triki poteoa.

21:00, Txapeldunen afaria zentroan

Menua:  -Arrai zopa, oilaskoa, postrea, kafea eta kopa.

 

Txartelen prezioa:  20 euro.  18 urtez beherakoek 15 euro

 

*Sarrerak salgai daude zentroan bertan eta Iriarten

 

Afarian zehar jantziko zaie Txapela Malliren senitartekoei.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!