Sexu erasoa salatzeko lehen kontzentrazioa, atzo

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mar. 9a, 11:50

Igande goizaldean sexu eraso saiakera izan zen Amasa-Villabonan. 19 urteko emakume batek jasan zuen erasoa kalean. Gertaeraren lehen salaketa egiteko, kontzentrazioa egin zuten atzo herritarrek, Malkar plazan. Jendetza handia elkartu zen bertan, emakumeenganako eraso guztiak gaitzetsi eta salatzeko. Udalak deituta, beste kontzentrazio bat egingo dute gaur, arratsaldeko 19:30etan, Errebote plazan.   

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!