Nola apaindu? Erabakitze eskubidearen aldeko mezu, marrazki, bertso... oihalean idatzita edota marraztuta. Oihal zati bakoitzean 20 lagunek izango dute horretarako aukera, baina hori aurrera eramateko, 20 lagun horiek biltzeko prest dagoen jendea, jostunak edo tutoreak behar ditugu, eta bide batez, erabakitze eskubidea ahalik eta jende gehinarengana iristen lagunduko dute.
Baina hori guztia eta gehiago, datorren asteazkenean, martxoaren 11n, arratsaldeko 19:00etan Billabonako Aljibean izango duzue... Jende zoriontsua herri libre batean izan gaitezen... Zatoz!