Oporrak Bakea programa, familia bila

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Villabonako Udalak urtero haur sahararrek uda arazoetatik urrun bizi dezaten bat egiten duen Oporrak Bakean programa familia bila dabil. Bost haur ekartzeko diru-laguntzak prestatu ditu Udalak eta momentuz hiru familiak eman du izena. Beste bi haur hartzeko aukera dago, beraz; izena emateko epea apirilaren 20ra bitartekoa da. Argibide gehiago programaren webgunean aurki daiteke edo Gizarte Sailera deituta: 943693925.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!