Emeki ikuskizuna igandean, herriko emakumeen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mar. 6a, 14:11

Villabonako Udaleko kultura sailak antolatuta, Emakumearen Nazioarteko Egunean bertan, datorren igandean, Emeki ikuzkizuna taularatuko da Gurea antzokian. Villabonako berrogeita hamar emakumek baino gehiagok hartuko du parte, guztira zortzi nazionaltate ezberdinetako emakumeek. Kantua, dantza, akrobaziak, musika, pintura edota errezitaldiekin osatutako saioa eskainiko dira 19:30etan hasita. Sarrera doan. Antolatzaile eta parte hartzaileak ilusio handiz ari dira emanaldia prestatzen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!