Goizeko 10:00etan aterako dira txirrindulariak Larrauldik, eta 148 kilometroko ibilbidea beteta, Alkizan izango dute helmuga. Hainbat itzuli emango dituzte eskualdean barrena, beraz, txirrindularitza-zaleek gozatzeko aukera polita izango dute. Lasterketak irauten duen bitartean, trafiko mozketak egingo dituzte.
Bestalde, laguntzaile bila dabiltza frogaren antolatzaileak. Interesa dutenek, goizeko 08:00etarako joan beharko dute Larraulgo plazara.