Ramon Balerdi pintore billabonatarraren erakusketa beste astebetez zabalik mantentzea erabaki du Villabonako Udaleko kultura sailak. Hain zuzen, martxoaren 13ra arte, aurreko ordutegi berean: astegunetan, 18:00etatik 20:30era eta larunbatetan 10:30etik 13:00etara. Antolatzaileen hitzetan, “merezi du hurbiltzeak artista berezi honen erakusketa ikustera”. Oraindik gerturatu ez zaretenontzat, aukera paregabea, beraz.