Hainbat urtetan herritarren kezka iturri garrantzitsu izan den erreken bideratze edo enkauzamenduaren arazoa konpontzeko hitzarmena sinatu dute gaur goizean Villabonako Galder Azkue eta Zizurkilgo Joxe Mari Luengo alkateek. Bi fasetan egingo dira lanak. Lehen fasea epe laburrean hasiko da eta Oria ibaia bideratuko dute, Zubimusu ingurua bereziki. Zizurkil herria zeharkatzen duen Asteasu erreka, berriz, bigarren fasean bideratuko da, horixe baita lanik zail eta garestiena. Alkateen azalpen zehatzak, ondorengo bideoan.