“Emakumeak musikan, lehena eta oraina” kontzertua Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mar. 5a, 14:05

Ostiral honetan, gaueko 21:30etan hasita, jaialdia egingo dute emakumeak eta musika ardatz hartuta. Dantzariak, musikariak eta abeslariak igoko dira taula gainera. Eta hainbat testigantzari ere tartea eskainiko diote. Horien artean honako emakumeena: Begoña Tolaretxipi, Pilartxo Txopeitia, Maite Oiartzun, Virginia Ulanga, Saioa Lopez, Klaudia Alduntzin. Artisten artean, batzuk aipatzearren, Ariane Kamio, Myriam Ulanga, Toñi Hurtado, Ainhoa Elizondo eta Aran Mujika. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!