Printze txikia, igandean Saroben

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mar. 5a, 14:00

Ikuskizuna Saroben, igande honetan eguerdiko 12:00etan hasita.

Printze Txikia ikuskizun ezagun eta handia da, kasu honetan artista txiki askoren parte hartzearekin taularatuko dena. Txama txama abesbatzako kideak dira oinarrian ikuskizuneko protagonista nagusiak, 11 eta 19 urte artekoak. Sarobetik adierazi dutenez, “magiaz beteriko antzezlan musikala da, helduak zein haurrak hunkitzen dituena”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!