Igeriketa txapelketa larunbat honetan Allurralden

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mar. 4a, 18:04

Larunbat honetan Allurraldeko igerilekuan infantil, junior eta absolutu mailatako Udaberriko Ligako lehen jardunaldia ospatuko da. Txapelketa Buruntzaldea IKT igeriketa taldeak antolatuko du. Probak arratsaldeko 16:00tan hasiko dira. Hauexek: 1500 libre, 200 bular, 100 libre, 50 bizkar, 200 tximeleta eta 100 estiloak egitura mistoan eta emakumezkoen 400 libre froga. Horretaz gain 4x200 libre erreleboak ere izango dira, mutiletan zein nesketan ere.
Lehiaketa hontan, Andoaingoez gain, Fortuna, Easo, Ordizia, Tolosaldea, Igartza, Hernani eta Udarregi taldeak lehian arituko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!