Zizurkilgo Udalak eski-irteera antolatu du martxoaren 14rako, larunbaterako, Formigalera. 12-20 urte arteko gaztetxoei zuzenduta dago irteera. Autobusa goizeko 06:00etan aterako da Zizurkilgo papeleraren aurrean dagoen markesinatik, eta egun horretako iluntzean bueltatuko da.
Irteeraren prezioa 35 eurokoa da zizurkildarrentzat, eta 60 eurokoa Zizurkildik kanpokoentzat. Horrez gain, norbaitek materiala behar badu, 15,40 euro ordainduta alokatu ahal izango du.
Aurrera plazako udal-bulegoetan eman behar da izena, eta epea martxoaren 6an bukatuko da. 25 pertsonak eman behar dute izena, gutxienez, irteera aurrera ateratzeko.