Bihartik aurrera banatuko da Aiurri aldizkariaren 446 zenbakia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Bihartik aurrera iritsiko da Aiurri aldizkariaren 446 zenbakia harpidedunen etxeetara. Aldizkariak biltzen dituen gaien artean, Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan, eskualdeko hainbat emekumek hartu dute hitza. Amasa-Villabonako Pepita eta Xanti ipotxak aurkeztearekin batera, Iñaki Otaegi billabonatarrak erreboteaz edota bertsolaritzaz jardun du, besteak beste. Andoaingo Borja Rubiños piano-jotzaileak bere bidearen inguruan hitz egin du edota Zizurkilgo Urtzi Reguero filologoak bere/n ikerketa lan eta Materraren Doctrina Christiana liburuaren 1617ko lehen edizioaren aurkikuntzaz. Adunan herritarren artean su egurra nola zozketatu duten edota Larral- Ernio-Larraul lasteketa ere landu dira. Herritarren txokoa atalean, berriz, Andoaingo Miren Gantzaraini egin zaio tartea. Jarraian, gai-zerrenda osorik:

3 IRITZIA

Txomin Garmendia

4-5 BETERRI-AIZTONDO

Emakumearen aldarria, martxoaren 8an

6.- ASTEASU

Emakumea eta umorea eskutik taula gainean

7.- BETERRI-AIZTONDO

Emakumeari ahotsa, herriz herri

8.- AMASA-VILLABONA

Xanti eta Pepita ipotxak gure artean

9.- Iñaki Otaegi, gazte ekintzailea

10-11 ANDOAIN

Borja Rubiños piano-jotzailearekin solasean

12-13 ZIZURKIL

Urtzi Reguero, antzinako testuak aztertzen

14 ADUNA

Su egurra zozketatu dute herritarren artean

15 LARRAUL

Larraul-Ernio-Larraul lasterketa, bosgarren urtez

16 HERRITARREN TXOKOA

Miren Gantzarain Ansa andoaindarra

17 TOKIAN TOKIKO

Agur Tomas Arrastoa Iguaran

17 PIL-PILEAN

Limoizko tarta, Elsa Toscanoren eskutik

18-19 HAMABOSTEAN BEHIN

Eskualdea irudi bidez

20-21 AGENDA

22.- AZKENA

Wentxiren komikia

Giza eskubideen alde, sarea osatuz

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!