Zinema, afaria, antzerkia eta bilkura emakumeen egunaren harira Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Udalak ekintza ugari antolatu ditu martxoaren 4tik 8ra bitarte, Emakumeen Nazioarteko eguna ospatzeko. Aste osoan zehar egingo diren jardunaldi hauek herritar orori zuzenduta daude; gazte, heldu, emakume zein gizonezkoei. Guztietan, emakumea izango da protagonista, baina aurten gai nagusi baten inguruan arituko dira: komunikazioa harreman pertsonaletan. Beraz, hitzordu guztiek emakumea eta komunikazioa izango dituzte ardatz.

Egitaraua:

Martxoak 6, ostirala:

22:00: Violette nobelagile frantziarraren biografian oinarritutako filma Saroben. 4€ ordaindu beharko dira.

Martxoak 7, larunbata:

21:30: Emakumeen afaria eta erromeria Oianumen. 30€ ordaindu beharko dira. 

Martxoak 8, igandea:

18:00: Modelo “klowntrapublizitarioa” ikuskizuna Saroben, Virginia Imazen eskutik. 4€ ordaindu beharko dira.

19:30: Elkarretaratze instituzionala San Juan plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!