Kontzertu honetan lortutako dirua gazteen irteera kultural bat ordaintzeko erabiliko da. Izan ere, abesbatza datorren astean Zuberoara doa, Gotein herrira. Martxoaren 14an kontzertua eskaniko du bertan; "Chateu de Libarrenx" gazteluan, gaueko 21:00etan.
Gainera, emanaldia bertako dantza talde batekin batera egingo dute. Abesbatza martxoaren 13tik 15era egongo da Zuberoan eta entseatzeaz gain, Maule herriko maskarada ikusiko dute.