Adunako Udalak jakinarazi duenez, aste honetan zehar egingo dituzte kirol pista amaitzeko lanak. Zoruko porlana jartzea izango da azken egitekoa, eta errepide mozketa eskatuko dute lan horiek. Lanei ekindakoan, Txantxane etxearen parean itxiko dute errepidea eta ezingo da bertan aparkatu lanek irauten duten bitartean. Eguraldiaren arabera, ostegun honetan has daitezke lan horiek eta bi egunez luza daitezke. Ez dute baztertzen gauez ere lanean aritzeko aukera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!