Korrika egun arrakastatsua Adunan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mar. 3a, 16:15

Joan zen igandean Korrika batzordeak Korrika eguna antolatu zuen Adunan. Eguerdian Korrikako dokumentala eta materiala eskuratzeko aukera eskaini ondoren, herritarrek nahiz tabernako kideek parte hartu zuten pintxo lehiaketa egin zuten. Bertso eta txiste bazkaria segidan Uztartzan, Unai Mendizabal eta Adur Gorostidi bertsolariekin eta Urki Galarraga txiste-kontalariarekin. Iluntzean, megafonia eta guzti, sagardo poteoa inprobisatu zuten plazan. Giro polita sortu zen, herritar ugari festara bilduz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!