Adinekoek jasaten dituzten lapurretak saihesteko aholkuak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mar. 3a, 16:09

Adineko jendeari zuzendutako lapurreta eta iruzurrak saihesteko asmoz, Amasa-Villabonako Udaltzaingo sailak hitzaldia eskainiko du martxoaren 5ean 17:00etan jubilatuen Subijana etxean. Ertzaintzak eta SOS deiak zerbitzuen eskutik hainbat adibide eta aholku emango zaizkie bertaratzen direnei, iruzurrak antzeman ahal izateko. Hitzaldia irekia izango da eta etorkizuneko erasoak gutxitzea du helburu.

Eskuorria

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!