Asteburuan jende ugari gerturatu da Andoainera, Piano Jaialdiaren harira. Gipuzkoa eta Euskal Herri osotik etorritako haur eta gaztetxoek euren behatz mugimendua eta haiekin sortutako doinu goxoak erakusteko aukera izan dute Bastero Kulturgunean. Lan borobila gaztetxoek erakutsitakoa eta baita antolatzaileek egindakoa ere. Larunbat arratsaldeko auditorio txikiko saioaren argazkiak eta bideo, segidan: