Oposizioko bi alderdiek hedabideak deitu dituzte agerraldi bateratua eskaintzeko. Hedabide batean auziari emandako irtenbidea EAJren agintaldiko lehentasunetakoa zela adieraztea ez dute ondo hartu oposizioko bi alderdiek. "Oposiziotik egin den lana bereganatzea" leporatu diote gobernu ardurak dituen EAJri. Eta errespetua eskatu diote, "bai besteok eginiko lanari eta bai herritarrei". Langardarako sortutako batzordeak lanean jarraituko duela iragarri dute.