Espezialitateak: musika tailerra, abesbatza, trikitixa, baxua, biolina, eskusoinua, saxoa, zeharkako txirula, pianoa, tronpeta, bonbardinoa, musika hizkuntza, osagarriak, gitarra, gitarra elektrikoa, biolontxeloa, klarinetea, perkusioa, txistua, dultzaina, tronboia eta kantua.
Bete beharreko baldintzak
-Erdi mailako titulazioa izatea edo habilitazioa, behar den kasuan.
-Euskara titulua (EGA edo baliokidea).
-Zortzi herrietara mugitzeko bitartekoak izatea.
Baloratuko diren merezimenduak
-Mankomunitatea osatzen duten zortzi herrietakoa edo Tolosaldea eskualdekoa izatea.
-Lan esperientzia.
-Goi mailako titulazioa izatea.
-Pleguan zehazten den beste merezimenduren bat.
Interesatuek deialdi honetan aipatzen diren baldintza eta merezimenduak zehazten dituen curriculum vitae-a aurkeztu beharko dute Aduna, Altzo, Alegia, Anoeta, Irura, Ibarra, Villabona edo Zizurkilgo udaletxean, edo Loatzo musika eskolako bulegoan, martxoaren 27ko eguerdia baino lehen.