Giza eskubideen alde, herritarren sarea osatuz

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ots. 27a, 13:14

Joan zen otsailaren 24an, hainbat amasar eta billabonatarrek bat egin zuten preso eta iheslarien eskubideen aldeko Sare kanpainarekin, Aljibean egin zen aurkezpenean:

Amasa-Villabonako aurkezpenean, Iñaki Lizaso herri ekimeneko kideak Sareren abiapuntua ekarri zuen gogora, iazko martxoaren 15ean eremu ezberdinetako hainbat herritarrek gutxieneko puntu batzuk adostu eta Donostiako San Telmo museoan giza eskubideen aldeko adierazpen bat adostu zutela gogora ekarriz. Adierazpen hartan, besteak beste, “preso eta iheslarien eskubideak egin behar dira, beraien ingurune sozial-afektibotik gertuen dagoen espetxean zigorra betez, gaixotasun larriak dituztenen kaleratzeari bide emanez eta bizi osorako espetxe zigorra ahalbidetzen duten neurriak indargabetuz”, zehazten zen eta, horretarako, “giza eskubide horiek urratzen dituzten legeak aldatu egin behar direla”. Gutxieneko neurrien inguruan, sare herritar bat osatzeko beharraz jabetuta hasi ziren lanean Amasa-Villabonan ere, herritar talde bat bildu eta mugimendu berri hau herrian islatzeko asmoarekin. “Euskal presoen eskubideak urra ez daitezen, herritar bakoitzak egin dezakeen ekarpena ezinbestekoa iruditzen zaigu”, azaldu zuen Lizasok eta herritar oro Sarekide egin eta dispertsioaren aurkako mezua zabaltzen laguntzera gonbidatu zuen.

Ekimenak abian

Ander Etxeberria Sare ekimeneko kideak ere hartu zuen hitza eta euskal presoen eskubide urraketa salatzeko, eremu, ideologia eta sentsibilitate ezberdineko pertsonak biltzen saiatu direla azpimarratu zuen. Sareren helburu nagusia presoen sakabanaketarekin amaitzea da eta asmo hori oinarrian hartuta hainbat ekimen jarri dute abian. Horietako bi martxan dituzte dagoeneko. “Sarekide kanpaina batetik, nahi duten herritar guztiei zuzenduta, ekimenera batu eta euren ekarpena egin dezaten. Sakabanaketak euskal herritar askorengan eragiten duen sufrimenduaren berri mundu guztian zabaltzeko dispertsioaren inguruko liburuxka bestetik”. Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez idatzita dagoen liburuxkaren helburua eskuz esku pasa eta munduan zehar zabaltzea da. Euskal kulturako lau pertsonaia esanguratsuren testigantzak biltzen dira bertan: Castillo Suarez idazlea eta Euskal Filologian lizentziaduna, Iñaki Lasagabaster administrazio zuzenbideko katredraduna, Jule Goikoetxea politologoa eta EHUko irakaslea eta Igor Elortza bertsolaria. Herritarrei ekimenarekin laguntzeko eskatu zien Anderrek, “ahalik eta jende gehiagorengana iristea lortu nahi baitugu”. Horretarako, liburua irakurri ondoren, irakurriko duen beste norbaiti liburua emateko konpromisoa eskatu zuen, hark ere gauza bera egin eta katea osa zedin. “

Liburuxkaren lehen eta azken orrietan, izen-abizenak eta testigantzak emateko aukera izango da, hausnarketa eta gogoetak labur azalduz. Bereziki interesgarri iruditzen zaigu liburua, sakabanaketa bere larrutan sufritu ez duen eta gaiaren inguruan ideia handirik ez duen jendearengana iristaraztea”.

Sarekide egiteko aukera

Sarekide egin nahi duen orori zuzenduta, izena emateko fitxa-orriak prestatu dituzte. Oro har, datuak ematerakoan 5 euro ordaindu beharko bada ere, Villabonako kasuan eskaera hori egitea bortitza iruditu zaie eta diru hori ekitaldi ezberdinen bidez biltzea erabaki dute. Hori bai, ordainetan, beste eskaera bat luzatu zuten aurkezpenean, “Sarekide egiteko asmoa dutenek, har dezatela beste Sarekide bat lortzeko konpromisoa”. Kalean bertan mahaitxoak jarriko dituzte Sarekide egiteaz gain, liburuxkak zabaldu edota ekimen ezberdinen inguruko informazioa zabaltzeko.

Atxikimenduak

Amasa-Villabonako Sare ekimenari atxikimendua eman dioten herritarren zerrenda:

- Eduardo Laborde

- Joxi Mujika

- Maria Ixabel Arrieta

- Galder Azkue

- Ander Etxeberria

- Iñaki Lizaso

- Beñat Ezeiza 

- Julen Zelarain

- Juanjo Irazusta

- Ander Goikoetxea 

- Karmentxu Arana

- Agustin Laskurain 

- Eneko Arteaga

- Ainhoa Arozena

- Imanol Arratibel 

- Arantxi Padilla 

- Gabi Ormazabal 

- Pepo Alonso

- Aintzane Agirre

- Kitilo Fernandez

- Ioritz Galarraga 

- Uxue Urruzola 

- Amaia Agirre 

- Iñaki Otaegi "Gibitegi" 

- Iñaki Otaegi 

- Aitor Ormazabal 

- Beñat Esnaola

- Kristina Aranzabe

- Alaitz Usabiaga

- Maitane Aierbe

- Mari Karmen Iztueta

- Hassan Ait Chao

- Abdul Ait Chao

- Karlis Medrano

- Egoitz Bengoetxea

- Beñat Karrera

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!