Bihar ekingo diote Emakumeen asteko egitarauari

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ots. 27a, 11:42

Egitarau oparoa prestatu dute Asteasun Martxoaren 8ko ospakizunen harira. Bihar ekingo diote egitarauari Virginia Imazen "Divinas" ikuskizunarekin. 19:00etan hasiko da ekitaldia, udaletxeko ikusentzunezko gelan. Ondoren, bokata-afaria egingo dute. Ostegunean, "La vida empieza hoy" filma eskainiko dute, 19:30etan, ikusentzunezko aretoan. Ondoren, plater konbinatuak afaltzeko aukera izango dute guztiek. Ospakizunek ez dute etenik izango martxoaren 8ra arte. Ikusi egitarau osoa: 

Martxoak 3, asteartea

Virginia Imazen "Divinas" ikuskizuna. Helduentzat bakarrik.

19:00, ikusentzunezkoen aretoa.

Ondoren, bokata afaria.

 

Martxoak 5, osteguna

"La vida empieza hoy" filma. 

19:30, Ikusentzunezkoen aretoa.

Ondoren, plater konbinatuak.

 

Martxoak 7, larunbata

10:00-12:00, Ibilaldi osasungarria emakumeentzat. Bidegorrian eta Matxintxulon barrena.

12:00, Trikipoteoa. 

 

Martxoak 8, igandea

Antzezlana.

12:00, udaletxeko bigarren solairuan.

Emakume bazkaria.

13:30, Frontoia

Tiketa erosteko, Mattin liburudenda edota Argia taberna, 28 euro.

Diskofesta (Son&Djs)

17:30-21:00, Frontoia.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!