Horrenbestez, hartutako neurri guztien bidez, udalek egin beharreko itzulketak gutxitu egin dira, eta era berean aurreikuspen zorrotzagoak ezarri dira. Modu horretan, 2014an likidazio positiboa izatea lortu da 2014an (2007tik lehen aldiz).
Xabier Olano Ogasun zuzendariak kazetarien aurrean eman ditu datu horiek, ondoan Ana Carrere Andoaingo alkateaduela. Andoaingo alkateak adierazi du egoera jasan ezinean hasi zutela legealdia eta defizitarekin amaitzea lortu dutela: “egoera ekonomikoa erabat krak eginda zegoela hartu genuen udala: likideziarik gabe, ohiko gastuak ordaintzeko justu, eta bi miloi baino gehiago txertatu behar gastuetan. Hori guztia, sarrerak gutxitzen ari ziren une batean. Egoera kaxkarretik kaxkarragora joan ginen. Horrela, 2012an defizitean sartzen gara. Jasan ezineko egoera batean”, adierazi du. Ondorioz, esfortzu ekonomiko handia egin behar izan du Andoainek.
Irtenbidea aurkitzeko, Aldundiko Ogasun Departamentuak elkarrekin jardun dute lanean. “Orain, 2015eko urte hasiera honetan, datu askoz positiboak eman ditzazkegu. Ia defizita desagertzeraino. Zailtasunekin jarraitzen dugu; likidazioarekin arazoak ditugu, bai, baina orain argia ikusten dugu tunelaren hasieran. Udalaren kontuak ia defizitik gabe geratuko dira. Azken notizia onena, 2014ko foru funtsetik aurten ez dugu ezer bueltatu behar; alderantziz, Aldundiak diru gehiago emango behar dio Andoaingo Udalari, 84.000 euro gehiago. Primerako notizia”, azaldu du.