Euria gogoz egin du azken orduetan, errekak harrotzeraino. Oinezkoentzat espigoia itxita dago eta herritarrak adi daude; batez ere, merkatari edo Zumea atzealdeko garajeetako jabeak. Euskal Metereologia agentzien aurriekuspenen arabera, euriak eguerdi partean atsedenaldi txiki bat eskaini arren, arratsaldean beste fronte hotz bat iritsiko eta euria egiten jarraituko du. Gipuzkoa ekialdean 50 l/m² baino gehiago pilatzea espero da.