Errimak Sahara herriaren alde

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ots. 26a, 11:15

Emakume langilegoaren nazioarteko egunaren bezperan, “Martxoak 8 emakume” kalejiraren edizio berria ospatuko da Andoaingo kaleetan. Azken urteetan berdintasunaren eta emakumeen eskubideen defentsan burutzen den ekimen ikusgarria eta jendetsua da. Kalejira hainbat pertsonen eta talderen lana omentzeko baliatuko dute, beste behin ere. Aurtengo protagonisten berri eman dute.

Bideoa | Bertso idatziak:

gaia: Momentu arraroetan botatako bertsoak
Amaia Agirre:
Hogei bat urte izango nitun
memoria eztet herren,
koadrilarekin gaupasa egin
eta parrandan pozarren,
nere gurason balkoi azpian
bertsotan jo ta ke ejem,
ai zenbat poto egin nituen
etxera ez joatearren.

Beñat Gaztelumendi:
Xelebrekeri dezente pasa
izan zaizkigu gaurdaino,
ta onetatik bederatzi urte
ia pasatuak dira, ño.
Anaia ta ni han joan ginen
Bizkaiko herri bateraino,
ta entzutera ez ziren joan
gure gurasoak baino.

Alaia Martin:
Dela bi urte ezkontza baten
ta enion egin uko,
oiartzuarra zen bata eta
bestea ingles moduko.
Dena inglesez kantatu nuen
bere errima ta punto,
ta desiatzen zaudeten arren
ez dut berriz kantatuko.

Jexux Mari Irazu:
Goizeko hamarrak urte berritan
bezpera baten abaro,
Adarrapean hantxe Besabin
kanpuan gendenak klaro.
zer bota ginun ta zer isildu
gogoratzeko enago,
orduan gauzak ondo zeuden ta
grabaziorik ez dago.

Unai Muñoa:
Ze anekdota ta ze pasarte
bertsotan ari garena,
bertso afaria oholtzako saio
txapelketaok problemak.
bertso poteo, bertso antzerki
probatu ditugu denak,
baina dutxatzen irteten zaizkit
nere bertsorik onenak.

Aitor Mendiluze:
Behin Zumarragan goizeko hirutan
ertzainek alto aurrena,
antinieblak zer esan zidan ta
libre ta hartu hurrena,
gero zer eta bota bertso bat,
ta ahaztuko det hau dena,
nere bizitzan kantatu dudan
bertsorik garestiena.

gaia: IRAZUK LARRAULEN OMENaldia jaso NAHI luke, ETA Mendiluzeri AHOLKUA ESKATU DIO
Jexux Mari Irazu:
Omenaldi bat egin zizuten
detaile finez betea,
hementxe bertan jende pila bat
hemen bertan alkatea.
Bertso eskolako umeak eta
entzule bero tentea
lehendabiziko baldintza al da
norbere herritik joatea?

Aitor Mendiluze:
Bai, etziguten egingo noski
bertan geratu bagina,
baina joan eta handik gutxira
nolako maitasun fina,
dagoen hura ez baita maite
falta den hura adina,
etxean hala gertatzen zaigu
eta herrian berdina.

Jexux Mari Irazu:
Baina ez dago hori konpontzerik
zertako hasi ezbaian,
ta nonbaitetik hasiko ziran
omenaldian usaian,
hogeita hemezortzi urte bakarrik
eta omenduen gaian,
eskultura bat egingo dizute
zahartzen zeran garaian.

Aitor Mendiluze:
Ez dakit ba nik esan dezuna
pentsa ezazu hobeto.
Hogeita hemezortzi urtez omendu
egindakoak tarteko,
agian horrek esan nahiko du
bide berean joateko,
edo nahikoa egin dedala
ta lata ez emateko.

Jexux Mari Irazu:
Disimulatzen ez zaitez hasi
etzizun sortu izua.
Omenaldia merezi zendun
nunbait bertsotan maisua.
Larraulen ere andoaindarrek
handia dute pisua,
ai Mendiluze zeharka zeharka
pasaiezu abisua.

Aitor Mendiluze:
Andoaindarrek egin ninduten
omenaldi horren parte,
Irurakoek beste hainbeste
egindakoak bitarte,
ta larrauldarrei abisatzeko
ez ote da zeure kalte,
abisua nik pasa ezkero
neri egingo didate.

Jexux Mari Irazu:
Aitor horire enuke ba nahi
nahikoa dezu ta bale.
Alde batera zertan ibili
omenaldien eskale,
zeure herrian lehenbiziko ta
ondoren Iruran dale,
ezta ba izango koipe gehiegi
ematen dezun seinale.

Aitor Mendiluze:
Inbidia orain agertu zaizu
ai Jexux Mari maitea,
zerbaitegatik egingo zuten
zer nahi dezu esatea,
baina zuk segi zoazen gisan
mantendu borondatea,
askoz hobe da nahiz ta ez
omendu merezia izatea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!