Adunako Udalak bat egin du otsailaren 28ko manifestazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ots. 25a, 14:15

Azken urteotan dozenaka errekerimendu eta helegite jaso izan dituzte hainbat Udalek herritar euskaldunei beraien hizkuntzan zerbitzu emateagatik. Adunako Udalaren kontra ere izan da errekerimendua Udaleko aktak euskaraz bidaltzeagatik. Horren aurrean, Udal honetako Udalbatzak, atzo egindako plenoan, aho batez onartu zuen eraso hauen kontrako mozioa. Horrez gain, bat egin zuten Kontseiluak deituta otsailaren 28an, arratsaldeko 17:30ean Donostiako Gipuzkoa plazatik abiatuko den manifestazioarekin. Manifestazio horren leloa hauxe izango da: Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!