Hogeita zortzi pertsonak eman zuen izen su-egurra lortzeko, eta asteartean egin zuten loteen zozketa. Udalak jakinarazi duenez, datorren asteko asteartean, martxoak 3, egurra dagoen sailetara joateko aukera izango du, hala nahi duenak. Bi hitzordu jarri dituzte horretarako; 09:00etan eta 14:30etan. Udaletxe azpian elkartu, eta udal langilearen laguntzaz joango dira sortak ikustera. Informazio gehiago: 943 692 571