Pintxo goxoak dastatzearekin batera, bertso sorta ederra entzuteko aukera izango da Larraulen, martxoaren 13an. Amaia Agirre, Agin Laburu eta Unai Mendizabal bertsolariek eskainiko dute saioa Larraulgo ostatuan, 19:00etan hasita. Larraulgo bertso taldeak eta euskaltegiko kideek antolatu dute ekitaldia, Korrikari lotuta.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!