Oscarretan saritutako film ugari ikusgai Gurea zineman

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ots. 24a, 11:33

Aurtengo Oscar sariak  banatu ostean, ondorengo mezua igorri du Villabonako kultura sailak, Gurea zinemako programazioaren berri emanez. “Badakigu zeintzuk diren Oscar sarien irabazleak. Argi dago industriak kutsatutako sariak direla eta ez direla, ezta gutxiagorik ere, pelikula baten kalitatearen adierazle bakarrak, baina ezin dugu ahaztu betiere erreferentzia direla zinezale askorentzat.

Badugu oraindik saritutako film horietako batzuk Villabonako Gurea zineman ikusteko aukera”. Hauexek:

-Birdman. 4 Oscar. Film onena, zuzendari onena, jatorrizko gidoi onena, argazki onena. Otsailak 28, larunbata 22:00. Martxoak 2, astelehena 21:00. Igandean Erdibana antzezlana izango denez, ez da filmik izango.

-Siempre Alice. Oscar 1. Emakumezko aktore onena. Martxoak 7, larunbata 22:00. Martxoak 9, astelehena 21:00. Igandean Eme ki ikusikizuna izango denez, ez da filmik izango.

-Ida. Oscar 1. Ingelesa ez den hizkuntzan eginiko film onena. Martxoak 11, asteazkena 21:00. (Zinezaleen asteazkenak)

-La teoría del todo. Oscar 1. Gizonezko aktore onena. Martxoak 28, larunbata 22:00 Martxoak 29, igandea 19:30. Martxoak 30, astelehena 21:00.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!