Joxe Mari Olazabal andoaindar prestua zendu zen atzo

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ots. 23a, 15:10

Herrigintzari nahiz lagun hurkoari emana, langile amorratua izan zen gaztetandik Joxe Mari Olazabal andoaindarra. Arrazoi horrengandik, pobreen abokatu moduan ezagutzen zuen askok herrian. “Oso bizimodu lanpetua baina pozgarria izan dut”, azaldu zuen 2009ko udaberrian Aiurriko Aipamen Berezia jaso aurretik. 2010eko azaroan 'Andoaingo Domina' Udal omenaldia ere jaso zuen, urte luzetan herriarentzat eta herritarrentzat eginiko lanagatik. 2011 urteaz geroztik, Andoaingo Caritas elkarteak antolatuta, 'Joxe Mari Olazabalen bidea' izeneko sari-banaketa antolatzen da urtero, herriko pertsona edo elkarteen lana saritu eta nabarmenduz.

2009 urtean Aiurrik eginiko elkarrizketa

Udalaren omenaldia, 'pobreen abokatuari'

'Joxe Mari Olazabalen bidea' sari-banaketaren bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!