Gaurtik aurrera eskuratu ahal izango dituzte aparkaleku-txartelak dagoeneko eskaera egina dutenek, Aurrera plazako udal-bulegoetan.
Txartela eskuratu ahal izateko, 33 euroko tasa ordaindu beharko dute eskatzaileek. Horretarako, bi aukera dituzte: tasa eskura ordaintzea Aurrerako udal-bulegoetan, edo, bestela, Zizurkilgo Udalaren kontu-korronteren batean transferentzia egitea. Zizurkilgo Udalak honako erakunde hauetan ditu kontuak: Kutxabank, Laboral Kutxa, La Caixa eta Rural Kutxa.
Transferentzia egitea aukeratzen dutenek, ordainketaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute txartela eskuratu ahal izateko.