Kirol merezimendu saria emateko xedea “Andoainen kirolaren promozioan eta sustapenean nabarmendu diren herritarrei” euren lana aitortzea da. Ondorengo arrazoiengatik nabarmendu direnak sarituko dituzte:
- Herriko kirolaren alde egindako lanagatik.
- Bere kirol ibilbide pertsonalagatik.
Bozketa prozesua amaituta, aukeraketa egingo dute maiatzaren 11n. Orduan saridunari jakinaraziko zaio eta ondoren herritarrei. Saria Kirol Astearen barruan egingo den ekitaldi berezian jasoko du.
Iaz Andoaingo txirrindulari eskolako Joxe Barberenak jaso zuen saria. 2013an, berriz, Maria Luisa Irizar korrikalari handiak. Eta 2012an Leizaran eskubaloi taldeko Jose Antonio Gutierrez “Guti”k.