Atzo iluntzean zabaldu zen Ramon Balerdi artista billabonatarraren 'Cruces y corazones' erakusketa Gureako erakusgelan, pintura eta eskultura lanak biltzen dituena. Inaugurazio ekitaldian izan zen artista bera ere eta bere lana, batere gustuko ez duen sistema honen aurkako aldarria dela adierazi zuen. Martxoaren 6ra arte zabalik egongo da erakusketa, astegunetan 18:00etatik 20:30etara eta asteburuetan 10:30etatik 13:00etara.