Hitzaldia eta dokumentala, gaur eta bihar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015eko otsailaren 19a

Gure Esku Dago dinamikak abian jarritako hitzaldi sortarekin amaitzeko, bi hitzordu izango dira. Batetik, gaur, otsailak 19, 'Herri borondateak gauzatzen' hitzaldia A 13 Herri galdeketa (Etxarri-Aranatzeko herri kontsultako kideak), ADOS plataforma (Arrankudiaga-Zalloko herri kontsultako kideak) eta Karmele Olabarrieta (Gure Esku Dago dinamikako kidea)-ren eskutik, Igotz Alkorta kazetari zizurkidarrak bideratuta. Subijana etxean, 19:30etan. Bestetik, bihar, otsailak 20, Jostunak dokumentala eskainiko da Gurea zineman, 19:30etan:

Jostunak dokumentala, Gure Esku Dago dinamikan parte hartu duten herritar anonimoei protagonismoa eman eta erabakitzeko eskubidearen inguruko hari-korapiloak azaltzen dituen lana da.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!