Elkarteen ereserkien diskoaren grabaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ots. 19a, 09:26

Datorrean astean, otsailak 27 eta 28, Garate musika estudioetan herriko hamalau elkarteen eserkiak bilduko dituen diskoa grabatzen hasiko dira. Antolatzaileek deialdia luzatu dute:

Danbor eta kupelentzat hitzordua:
“Otsailaren 27an, ostiralarekin, 19:00etan Makaldegian (Gurutze Gorriko eraikuntza zaharraren ondoan). Egokiena, elkarte bakoitzetik bi kidek parte hartzea da, baina bateren batean partaide gehiago bada, ez dago arazorik. Ideialena, hogeina danbor eta kupel biltzea izango litzateke”.
Grabaketa estudio batean parte hartzea interesgarria izan liteke danbor-jotzaile askorentzat, izan ere, gutxitan goza daiteke halako gertakizun batekin.
Grabazioaren zuzendari den Joxe Mari Oiartzabalen asmoa kolpe eta erritmo ezberdinak grabatzea da. Horiek denak, behin grabaturik, biharamunean musikariek grabatuko dituzten doinuei erantsiko zaizkie. Ez dago zertan danborrekin eskarmenturik eduki beharrrik; nahikoa izango da zuzendariaren aginduei jarraitzea. Argazkia aterako da partaide guztiekin, diskaren liburuxkan jasotzeko asmoz.

Musikariak:
Otsailaren 28an. Egun osoko grabaketa aurreikusi da. Antolatzaileek danbor-joleei hitzordura garaiz iristeko eskatzen diete. Zalantzaren bat edukiz gero, telefonoak: 649 043 812 (Jexux), edo eta 669 919 340 (Joxe Mari).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!