Ez ohiko irudia Allurralde kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ots. 18a, 15:01

Astearte goizean Allurralde kiroldegiko kantxak ez ohiko irudia eskaini zuen. Mahaiz eta aulkiz beterik zegoen, Galardi haurreskolak egin duen deialdiari erantzunez. Hezitzaile lanetarako lan-poltsa sortzeko lehiaketa-oposaketa deitu zuten eta hitzordura ia hirurehun lagun hurdildu zen. Ia guztiak emakumezkoak ziren, gizonezkoak oso gutxi ziren bitartean. Zehazki, bost gizonezko izan ziren.
Lan deialdia burutzeko hainbat Udal langile aritu zen lanean. Epaimahaia Eusko Jaurlaritzako eta Andoaingo Udaleko langileek osatu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!