Aiurri aldizkariaren azken zenbakia kaleratzear

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ots. 18a, 12:04

Bihar eta etzi artean banatuko da Aiurri hamaboskariaren 445 zenbakia. Elkarrizketa ugari biltzen ditu bere baitan, besteak beste, Andoaingo Joseba Arabaolaza herritar ezagunari, Eneko Galarraga eta Julen Zelarain preso ohi billabonatarrei, 100 urte beteko dituen Juliana Tapia Beitia zizurkildarrari, Rosa Otegi adunarrari, euskara ikasten ari diren larrauldarrei edota Marokotik Asteasura etorritako Hanane El Maymouniri eginikoak...Tartean, igaro berri diren Inauteriako hainbat argazki. Aurkibidea osorik:

3 IRITZIA

Arantxa Iartza

4-5 ANDOAIN

Joseba Arabaolaza, saltsa guztietako perrexila

6-7 ANDOAIN

Aiora Perez eta Irene Cardabaren hezkuntza eta kultur esperientzia

8-9 AMASA-VILLABONA

Eneko Galarraga, Amagoia Agirre eta Hodei semea berriz elkarrekin

10-11 AMASA-VILLABONA

Jelen Zelarain, Jone Etxeberria, Eñaut eta Izar seme-alabak berriz elkarrekin

12-13 ZIZURKIL

Juliana Tapia Beitiak 100 urte

14 ADUNA

Rosa Otegi, ekimen handiko emakumea

15 LARRAUL

Euskara ikasle finak herrian

16 ASTEASU

Lizardi etxearen etorkizuna erabakiz

17 KANPOKO LURRETATIK ESKUALDERA

Hanane El Maymouni Marokotik Asteasura

18-19 KLIK ETA KLAK

Eskualdeko Inauteria irudi bidez

20-21 AGENDA

22.- AZKENA

Hamabostean behin

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!