‘Irabazi Ganemos Andoain’ aurkezpena ostiral honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ots. 18a, 11:04

“Ezker Anitza-IU, Equo eta Alternativa Republicana erakunde politikook gure siglen gainetik eragiteko ordua dela uste dugu, eta ekimen ireki baten alde apustu egitekoa ezkertiartasuna, errepublikarzaletasuna, ekologismoa eta feminismoaren aldeko indarrak batuz. Andoaingo Udal hauteskundeetarako proposatzen dugun plataforma Irabazi-Ganemos izango da”. Ekimena ostiralean aurkeztuko da, arratsaldeko 18:30etan Urigainen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!