Arratsaldeko 15:00etan abiatu zen Zizurkilgo hiru ikastetxeetako kideek osatutako kalejira. Mozorro politak soinean, kolorez eta musikaz bete zituzten herriko kaleak. Azken asteotan gogotsu prestatutako dantza saioak eskaini zituzten ondoren plazan, eta merienda goxoa janez amaitu zuten arratsaldeko festa. Goizean, San Millan ikastetxeko kideek inauteri giroa piztu zuten Zizurkil Goian.