Mozorro festa Gazte lokalean eta Kontzertu Bufoa Basteron, gaurko hitzorduak Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ots. 13a, 12:12

Otsailak 13, ostirala
17:30    Mozorro festa Gazte Lokalean.
18:00    Udal Musika Eskolaren kontzertu bufoa Basteron.

Ostegun Gizena: Bideoa | Argazkiak

Biharkoa da egun handia Andoainen:

Otsailak 14, larunbata
MOZORRO DESFILEA

11:30    Buruhandi eta erraldoien konpartsa. Ibilbidea: Anbrosia Olabide, Kale Nagusia, Zumea kalea eta Zumea plaza.
12:00    Mozorroak nahiz konpartsak kalez kale ibiliko dira herrian zehar.
12:00-13:15 Soinuak musika eskolako ikasleen kalejira. Ibilbidea: Eskolatik atera, Doktor Huitzi, Bastero plaza, Kale Nagusia eta Zumea plaza. Itzulera Kale Nagusitik Goikoplazara.  Eguraldi txarrarekin, Ondarreta ikastetxeko jolasleku estalian.
17:00-20:30 Inauteri desfileari hasiera Gora Kaletxiki txarangarekin, Txitibar plazatik Goikoplazara.
23:00    Gugaz taldearekin inauterietako dantzaldia Irunberrin.
23:00-03:00 Gazte Jai Disko Festa Nafarroa plazan.

Otsailak 15, igandea
Inauteriaren jarraipena

09:30    Diana Andoaingo dultzaineroekin.
12:00    Mozorroak nahiz konpartsak kalez kale.
17:00    Ameztu taldearekin haur festa Nafarroa Plazan. Eguraldi txarrarekin, Ondarreta ikastetxeko jolasleku estalian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!