Ostegun Gizen koloretsua Amasa-Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ots. 13a, 11:23

Eguraldia lagun, kalejira koloretsu eta alaia burutu zuten Amasa-Villabonako ikastetxeetako ikasleek eta Santio egoitzako egoiliarrek atzo arratsaldean zehar. Piratek, espazioko osagaiek (planetak, izarrak, estralurtarrak...) edota astronautek bete zituzten herriko kaleak eta dantza alaiak eskaini zituzten, txarangarekin saltoka ibiltzearekin batera.

Argazkiak | Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!