Udaleko eta hezkuntza zentroko ordezkariak ikastolari segurtasun juridikoa eta egonkortasuna emango dion hitzarmena lortzeko ahaleginetan ari dira.
Zizurkilgo Udalak, legealdi honen hasieran, Zubimusu ikastolarekin idatzizko hitzarmen iraunkor bat egiteko asmoa azaldu zuen, bi aldeentzat, eta bereziki, ikastolako erabiltzaile diren herritarrentzat segurtasun juridikoa eta egonkortasuna bermatzeko.
Zizurkilgo Udala prest dago berea duen eraikina uzten jarraitzeko eta ikastolarekin hitzarmeneko xehetasunak lotzen ari da. Bi aldeen helburua, aurki hitzarmena sinatzea da.