Bihar, Ostiral Mehe

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ots. 12a, 12:41

Bihar arratsaldean, Ostiral Mehe eguna, Zizurkil, Asteasu, Larraul eta Adunako haurren jaialdiak izango dira herriz herri. Larraulgo kasuan 11:30etan abiatuko dira ikasle gaztetxo eta irakasleak eskolatik kalejiran, dantzak eta kantak tartekatuz. Goizeko festa Larraulgo plazan amaituta, arratsaldean Asteasuko Pello Errota ikastetxeko kideekin bat egingo dute haien kalejira eta jaialdian. Adunan ere kalejira egiteko asmoa dute eta ondorenean emanaldia pilotalekuan. Zizurkilgo hiru ikastetxeek arratsaldeko kalejiraren ondoren emanaldia eskainiko dute Joxe Arregi plazan (eguraldi txarrarekin Otañoko aterpean). Eguerdiko 12:15etan, San Millan ikastetxeko gaztetxoek kalejira egingo dute Zizurkil Goian eta ondoren emanaldia pilotalekuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!