Gaur, Ostegun Gizen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ots. 12a, 11:32

Inauteri giroa zabaldu da Beterri-Aiztondo eskualdean ere. Gaur Ostegun Gizen, Andoain eta Amasa-Villabonako ikastetxeetako ikasleek Inauteria ospatuko dute mozrrotuta, dantzan eta saltoka. Arratsaldeko 15:00etatik aurrera, kolorea eta musikak hartuko ditu bi herri horietako kaleak. Eguraldia lagun, primeran pasatzeko aukera izango da, beraz. Inauteri on, herritar guztiei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!