Ekintza berria proposatu dute Gaztelekuan otsailerako: gantxillo ikastaroa. Otsailaren 21ean, 17:00etan elkartuko dira Gaztelekuan bertan, eta Ana Saizarren laguntzarekin ikasiko dute gantxilloa egiten. 14 urtetik aurrerako gazteak daude gonbidatuta.