Kirolarien arteko solasaldia, Gure esku dago ekimenak antolatuta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ots. 11a, 12:53

Gure Esku Dago ekimenak antolatuta, kirolarien arteko solasaldia egin zuten atzo Gurea antzokian. Mikel Labaka eta Mikel Arruabarrena futbolariak, Igor Astarloza txirrindularia, Iñaki Artola pilotaria, Aitziber Ibarbia mendi-lasterkaria eta Xabier Usabiaga txirrindulari ohi eta kazetariak gogoeta interesgarriak egin zituzten, Arritxu Iribar kazetariaren gidaritzapean. Jende asko gerturatu zen Gurea antzokira solasaldiaz bertatik bertara gozatzera. Ekitaldi sorta zabala antolatu du 'Gure esku dago' ekimenak eta otsailaren 20an izango da hurrengo hitzordua, Gurea antzokian bertan. Jostunak dokumentala eskainiko dute, 19:30etan hasita.

Argazkiak / Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!