Larunbat eguerdian hasiko da festa. 12:00etan poteoa izango da, gainontzekoen mozorroak ikusi eta bakoitzak berea erakusteko unea. Ondoren, ordubietan bazkaria egingo da San Juan plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Egapeko frontoian jarriko dituzte mahaiak. Koadrila bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du eta Poxta Zahar taldeak edaria jarriko du. Txartela bi euroren truke eskuratu daiteke Xuxar eta Amaiur tabernetan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!