Kale istiluen salaketa Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ots. 10a, 18:13

Udal bozeramaile taldeak igande goizean Idiazabal kalean izandako kale istiluak salatu ditu. Antza denez, goizeko 06:00ak eta 07:30ak artean, gazte talde batek zenbait zabor edukiontzi irauli eta obrako hesiak errepide erdian utzi zituzten.  Era berean, zenbait eraikinetako fatxadatan pintada egin zituzten. Urnietako Udaleko bozeramaile batzordeak aho batez zera adierazi du: “Urnietako Udalak otsailaren 8ko goizean gertatutako gizalegearen kontrako ekintzak salatu eta arbuiatzen ditu gure herrian bizikidetza baketsuaren kontrako erasoa direlako”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!