Gaztezuloko hezitzailearen hautaketa prozesua azken txanpan sartu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ots. 10a, 12:46

Urtarrilaren 8an abiatu zen hautaketa-prozesua, proba teoriko/praktikoaren bidez. Probara hamabost hautagai aurkeztu ziren, eta horietatik hiruk jarraitu zuten aurrera. Hurrengo urratsa merezimenduen balorazioa izan zen, hautagaiek aurkeztutako curriculum eta ziurtagiriak kontuan hartuta. Otsailaren 17an, asteartean, elkarrizketa pertsonalak egingo dituzte, hautaketa prozesuari amaiera emanez.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!